Historikoak




Gautxa´ko Euskal Etxea sortu berria da. 2010eko azaroan Alma Basca: Izena duen guztia omen da (Alternativa argitaletxea) izeneko liburuaren argitalpenari esker, euskal gautxoak, une hartara arte euren jatorriaz ezer idatzia ez zutenak, elkartu ziren. Liburua Porto Alegre eta Pelotas hirietan batera ezagutarazi zen eta arbasoen historiaz interesa zuten euskaldunen lokarri bihurtu zen. Honela euskaldunak euren nortasuna ulertzeko gai izan dira. Praia do Laranjalen, 2011ko otsailean, Ciloter, Rosa Iribarren, Aida eta Ana Luiza Panyagua Etchalusek eskainitako afari batean sortu zen taldea. Porto Alegren, 2011ko udan, Ana Maria Longaray, Guilherme Escosteguy Flores da Cunha eta Donostiatik etorri berria zen Haritz Aranburu elkartu ziren lehen aldiz eta honela elkartea sortzeko lehen taldelana sortu zen. Alejandro Argañaraz, Diego Irigoyen Pereira, Felipe Elizalde eta Claudia Etchepare batu ziren gero. 2011ko uztailean bi ekitaldi erabakior gertatu ziren taldearen garapenerako: Lehena Etceverry familiaren jatetxean egindako Rio Grande do Sul euskaldunen batzarra eta ea aldi berean, Santana do Livramenton Damboriarena Escosteguy, Arteche eta Ibargoyen familiek antolatutako Alma Basca liburuaren aurkezpena.

Itzulpena: Izaskun Kortazar

Nenhum comentário:

Postar um comentário